XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donostian, berriz, txorimaloena
Barre eta Irri Idatz Lehiaketa Ondarroan.

Barre eta Irri Idatz Lehiaketa antolatu du Ondarroako Kultur Etxeak.

Ipuin, kontaera eta gertaera barregarriz, txistez eta abar moldatutako lanak eskatzen dira, ahal dela Ondarroakoak eta ingurukoak.

Makinaz, biko lerro tartez idatzitako lanak bidali behar dira urtarrilaren 31erako Kultur Etxera egiazko izen-deiturak gordean izkutaturik, eta lan bakoitzaren hiru kopia.

Erabakia otsailaren azken aldera emango da.

Lau edo bost folioko lanei 30.000 pezetako 20.000 pezetako, 15.000 pezetako eta 10.000 pezetako sariak eskaintzen zaizkie.

Bi edo hiru folioetakoei 15.000 pezeta, 12.000 pezeta, 8.000 pezeta eta 5.000 pezetako sariak. Bi foliotara iristen ez direnentzat, 10.000 pezeta daude lehen sariarentzat eta bigarren, hirugarren eta laugarrenarentzat bosna mila pezeta.

Txorimaloen lehiaketa Donostian.

San Tomas egunerako txorimaloen lehiaketa antolatu du Donostiako Turismo eta Ekintzetxeak.

Bakarka, taldeka edo elkarteren baten izenean aurkez daitezke lehiakideak.

Ohizko trapu eta materialarekin egin behar dira txorimaloak.

Barazkiz, margoz eta abarrez egindakorik ez da onartuko.

Txorimaloak tente egon behar du, makilaren edo euskarriren baten bidez.

Bulebarren ezarriko dira txorimaloak abenduaren 21eko 11etatik aurrera.

Erabakia, berriz, ordubatak aldera emango da.

Irabazleak, 15.000 pezeta jasoko ditu.

Bigarrenak, 10.000 pezeta.

Hirugarrenak, 8.500.

Laugarrenak, 6.500.

Boskarrenak, 4.500.

Seigarrenak, 2.500 pezeta.

Saririk gabe geratzen direnek bostehuna pezeta jasoko dituzte.

Izena emateko epea hil honen 19ko arratsaldeko 7etan amaituko da.

M. A.